el circulo artesano

historiak

Lotura arinak: círculo artesano | Sporting Amurrio | Amurrio Club 1949tik gaur egun arte | aro garaikidea

 

Círculo ARTESANO: Aitzindaria (1927-34)

1927an Zirkuluaren Juntak “foot-ball” batzorde bat izendatzea erabaki zuen, eta ondorioz, CIRCULO ARTESANO taldea sortu zuten. Futbol-zelaia Maskuribain zegoen, 20 urte beranduago Amurrio Clubek jokatu zuen lekutik hurbil. Ereserki propioa ere bazuen eta taldea honako hauek osatzen zuten, besteak beste: Víctor Barañano, Carlos Echevarría, Jose Cruz Acha, Lucio del Alamo, Felipe Acha, Jesús Gancedo, Manolo Izaguirre, Eguileor, Víctor, Borde eta Mateo Altonaga.

el circulo artesano

Círculo Artesano-1927

  • Zutik: Víctor Barañano, Carlos Echavarría, Jose Cruz Acha, Lucio del Álamo, Felipe Acha, Jesús Gancedo, Manolo Izaguirre, Eguileor, Víctor, Borde
  • Makurtuta: Mateo Altonaga

Bizkaiko Futbol Federazioko ohiko hirugarren mailan jokatu zuen ofizialki 1929 / 1930 eta 1930 / 1931 denboraldietan. Taldeak alkandora urdina erabiltzen zuen, lepo eta eskumutur zuriekin.

Talde honetan ibili ziren gerora jokalari garrantzitsu izango ziren batzuk. Besteak beste, Lucio del Álamok Athletic Cluben eta Real Valladoliden jokatu zuen; Inocencio Gancedok Jerezen, Sevillan eta Alavesen; Abelardo Echeverría Athletic Club eta Arenaseko atezaina izan zen. Horrez gain, Lucio Álamo “Marca” kirol-egunkariaren kazetari sortzaile eta zuzendaria eta Prentsa Elkarteko Presidentea izan zen, beste kargu batzuen artean.

Sporting Amurrio: gerraosteko futbola (1947-48)

Gerra zibilak iraun bitarteko kirol ekinbide ororen etenaldiaren ondoren eta gerraosteko urte gogorrenak igarota, futbol jarduera itzuli zen Amurriora. “Colsa” eta “Cortabarria” bezalako enpresa-taldeez gain, federatu gabeko talde bat agertu zen 47 eta 48 urteetan, SPORTING DE AMURRIO izenekoa. Hura izan zen urtebete beranduago sortu zen Amurrio Cluben ernamuina.

 

el sporting de amurrio

Colsa-1949

  • Zutik: Miguel Elorza, Isaac Urieta, Ramiro Luaces. Domingo Gamindez, Santiago Aburuza.
  • Makurtuta: Conrado Gaviña, Mitxelo Isla, Nico Isla, Luis Cuadra, Jose Luis Aburuza eta Ventura Olabuenaga.

 

Amurrio Club (1949tik gaur egun arte)

Klubaren sorrera (Bizkaiko Federazioa)

1949ko uztailaren 13an, herriko gazte talde batek Amurrio Club sortu zuten, herriko parrokoa buru eta 282 bazkide laguntzaile zituztela. Taldeak Bizkaiko erregionaleko 3. mailan ekin zion, eta Maskuribai izan zuen futbol-zelaia. Jose Mª Soroa Gómez aukeratu zuten presidente, eta Pedro Azcunaga Lolo presidenteorde.

Francisco Garmendia, Antolamendu Batzordeko presidentea eta Amurrioko parrokoa, izendatu zuten lehenengo bazkide; Antonio Ibarrola Furundarena  (Amurrioko alkatea) ohorezko presidente; Jesus Gancedo Idazkari Tekniko eta Entrenatzaile; eta José Miguel Maurologoitia taldeko masajista.

Taldea jokalari hauek osatu zuten: Marino Tierra, Luis Cuadra, Eugenio Urieta, Antonio Cuadra, Sabino Ibarlucea, Juanito Cuadra, Miguel Isla «Mitxelo», Antonio Isla «Anton», Tomas Isla «Tomé», Nicolas Isla «Nico», Jesus Llandera, Hector Ruiz (Kapitaina), José Elorza, José Miguel Eguía, Pedro Mª Arberas, Isaac Urieta, José Mª Hernandez, Esteban Cuadra eta Agustin Pinedo. Guztiak Amurriokoak bertakoak.

 

Amurrio club 1953-54

Amurrio Club 1953-54

  • Zutik: Venancio Larraz, Mitxelo Isla, Caminero eta Tarzan
  • Makurtuta: Sabino Ibarlucea, Lekue, Joaquin Herrerias, Txato eta Furnier

Amurrioren aurreneko partida ofiziala Altzarten izan zen, Amateur mailako Txapelketako  Laudio SD taldearen aurka. Emaitza honakoa izan zen: Laudio 2 Amurrio 3 (Eugenio Urietak bi gol egin zituen eta Nico Islak beste bat).

Urriaren 2an Bizkaiko futbol txapelketa hasi zen, eta Amurriori Nerbioi taldeko 3. maila egokitu zitzaion. Lehenengo partida Altzarten jokatu zuen, berriro, eta emaitza 1-1 izan zen. Urriaren 9an aurreneko norgehiagoka jokatu zuen etxean, Basauriren kontra, futbol-zelaia inauguratuta egon ez arren. Amurriok 4-2 irabazi zuen.

1949ko urriaren 12an ofizialki inauguratu zen Maskuribai futbol-zelaia; ekitaldi horretarako Athletic Club eta Indautxu ekartzen saiatu ziren, 1. eta 2. Mailakoak, hurrenez hurren, baina ezinezkoa izan zen, 1.500 pezeta kobratzen zutelako. Partida hartan Iturralde jaunak (abizen bereko nazioarteko epaile aitona) egin zituen arbitro-lanak. 

 

Amurrio club 1964-65

Amurrio Club 1964-65

  • Zutik: Alfredo Remirez, Jose Luis Senderos, Eduardo Tierra, Jose A. Fdez. De Labastida, A. Rosa eta Zurimendi
  • Makurtuta: Pablo Pinedo, Víctor J. Barañano, Juan Garallo, Alfonso Amezcua eta Raúl Luaces.

40 urtetan zehar, Amurriok Bizkaiko erregionaleko 1., 2. eta 3. mailetan jokatu zuen. 1989-90 denboralditik aurrera, ordea, Arabako Federazioa sortu zela-eta, bertan sartu eta jokatzen hasi zen; orduan hasi ziren kirol arrakasta nagusiak. 

 

Amurrio Club 1976-77

  • Zutik: Carmelo Águila, Iñaki Apodaka, Jesus Mª Duyart, Javi Sierra, Juan Cruz Izaga eta Iker Albinarrate.
  • Makurtuta: J. Antonio Duo-Aridikoetxea, Juan Astorga, Felix Santacruz, Eduardo Almanchel eta Julio Barrenengoa.

Aro garaikidea (Arabako Federazioa)

1989-90 denboraldian, Fernando Urkijo presidente zela, Amurrio Clubek Arabako ligan ekin zion ibilbide berriari, maila apalenetik hasita, Erregionaleko 1. mailan. Denboraldi hartan txapelduna izan zen Amurrio, partida bakarra galduta, eta Erregionaleko maila gorenera igo zen.

1991 / 1992 denboraldian apustu handia egin zuen Klubak, futbol maila nazionaletara eramateko asmoz. 1992 urte hartan ERREGIONAL GORENEKO txapelduna izan zen, eta HIRUGARREN MAILARAKO txartela lortu zuen zuzenean.

1993 / 1994 denboraldian hirugarren mailako bere taldeko txapelduna izan zen eta igoera historikoa lortu zuen, 2.B MAILARA igotzea hain zuzen. Orduko presidentea Jesus Remirez de la Piscina zen eta entrenatzailea Sañudo. 2. B mailan mantendu zen 12 denboraldiz, eta horiek izango dira urte oparoenak. Urte horietan Luis Vea, Fernando Urkijo eta Txabi Gauna izan ziren presidenteak, eta entrenatzaile lanetan Sagasti, Barasoain, Escalza, Jon Aspiazu, Sañudo, Cándido Arroyo, Liceranzu, Llopis eta Arrizabalaga aritu ziren.

Horrek guztiak aldaketa nabarmena eragin zuen Klubaren kirol-plangintzan. Izan ere, estatu mailan historia handiko taldeen aurkako partidak etorri ziren aurrerantzean, eta Amurrio Euskal Herriko eta estatu mailako mapetan jartzea ekarri zuen. 3. mailan talde hauen kontra jokatu zuen Amurriok. Arabarrak: Vitoria, Alaves B, Salvatierra, San Ignacio, Laudio eta Aurrera. Gipuzkoarrak: Zarautz, Ordizia, Aretxabaleta, Elgoibar, Arrasate-Mondragon, Tolosa, Hernani, Urola, Eibar B, Aloñamendi, Lagun Onak, Touring, Anaitasuna eta Beasain. Bizkaitarrak: Retuerto, Durango, Zalla, Gernika, Getxoko Arenas, Santurtzi, Ondarroako Aurrera, Balmaseda, Getxo, Amorebieta, Mungia, Portugalete, Sodupe, Erandio, Zamudio, Leioa, Arratia, Zorrotza, San Pedro eta Basauriko Baskonia.
Eta 2.B mailan, adibide modura, lurralde desberdinetan jokatu zuen Amurriok. Galizian: Celta B, Ourense, Lugo, Pontevedra, Racing Ferrol eta Compostela. Asturiasen: Universidad de Oviedo, Caudal de Mieres, Oviedo, Sporting B, Avilés, Langreo eta Marino de Luanco. Kantabrian: Gimnástica de Torrelavega, Tropezón de Torrelavega, Racing B eta Noja. Gaztela-Leonen: Burgos, Zamora, Ponferradina, Mirandés, Palentzia, Guijuelo, Salamanca, Valladolid B, Numantzia, Hullera de León eta Cultural Leonesa. Errioxan: Logroñes, Alfaro, Haro, Recreación eta Calahorra. Aragoin: Zaragoza B, Casetas, Figueruelas eta Binefar. Gaztela-Mantxan: Conquense, Talavera eta Toledo. Euskal Herrian: Barakaldo, Elgoibar, Bilbao Athletic, Portugalete, Beasain, Gernika, Alaves B, Aurrera, Alaves, Durango, Zalla, Eibar, Sestao, Real B, Lemoa, Bermeo, Irungo Real Unión, Osasuna B, Peña Sport, Txantrea, Tudelano, Tafallako Peña Sport, Izarra eta Peralta. Andaluzian: Baza de Granada, Cadiz, San Fernando de Cadiz eta Los Barrios de Cadiz. Kanarietan: Mensajeros de la Isla de La Palma. Katalunian: Tarragonako Nástic.
2.B mailan lortutako estatusak kirol mailan emandako aurrerapausoaren garrantzia ekarri zuen, eta ondorioz, Amurrio Clubek KOPA jokatzea lortu zuen 2000 / 2001, 2001 / 2002 eta 2003 / 2004 denboraldietan. Hiru aldietan 1. mailako taldeek kanporatu zuten Amurrio, ATHLETIC CLUBek (bi urtez jarraian, 1-3 eta 1-2 galdu ondoren) eta Santanderreko RACINGek (2-3 galdu ondoren), nahiz eta zorte handiagoa merezi izan zuen.

Klubaren historiaren arrakasta nagusia 2000 / 2001 denboraldian erdietsi zen, laugarren postua eskuratu eta gero; horren ondorioz, BIGARREN MAILARAKO IGOERA-FASEA lehiatu zuen Amurrio Clubek. Aurkariak ZAMORA, CADIZ eta TARRAGONAKO NASTIC izan ziren, eta hirugarren postuan bukatu zuen, partida bat irabazi, hiru berdindu eta bi galdu ondoren. Taldeak ez zuen igotzea lortu, baina Klubak, afizioak eta herriak irudi ezin hobea eman zuten, bai Euskal Herrian eta baita estatu mailan ere. Kontuan hartzekoa da Amurriok hamar mila biztanle baino gutxiago dituela, eta hiru hiriburutako taldeen kontra lehiatu behar izan zuela. Urte hartan bertan Amurrio Clubek KIROL-LEGEAGATIKO SARIA irabazi zuen, 80 taldek osatzen duten 2.B maila osotik.

2005/2006 denboraldian, Amurrio Clubek salbazioa lortu zuen azken unean, eta ez zen 3. mailara jaitsi BAZAren aurkako jaitsierako kanporaketa gogor bati esker, bi partidetan 1-1 berdindu eta gero, luzapena eta penaltiak barne.

20006/2007 denboraldian, Amurrio Clubek maila galdu eta 3. Mailara jaitsi zen.

2008/2009 denboraldian, Amurrio Club nazional mailako kategorietako taldeetatik (480 talde guztira) golik jaso ez zuen bakarra izan zen lehenengo 7 jardunaldietan; gertaera horrek estatu mailako hamaika komunikabidetan agertzea ekarri zuen egun horietan (telebista, irratia, webguneak eta idatzizko prentsa).

Denbora horretan zehar irudi korporatibo berria eman zitzaion Klubari: aldizkaria, egutegiak, posterrak, prentsa, telebista… eta “Amurrio Club – 60 años de historia / historian zehar” liburua egin zen. Liburu hori Iñaki Isla bazkideak egin zuen,  eta Diario de Noticias de Alava-k, Amurrioko Udalak eta Amurrio Ferrocarril y Equipos-ek babestu zuten.

Aurrera egin ahala, tokiko prentsak eta estatu mailakoak (kasu batzuetan) gure Klubaren eta, ondorioz, gure herriaren berri eman zuten: TVE, ETB, tokiko telebistak, eskualde mailakoak edota beste autonomia erkidegoetakoak, irratiak eta prentsa.

Zoritxarrez, eta egindako sasoi eskasaren ondorioz, 2010-2011 denboraldian Preferente mailara jaitsi zen.

Amaitzeko, 60 urte hauetan Amurrio Clubek izan dituen presidente guztiak aipatzen ditugu jarraian:

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar