AGUR-GUTUNA

Gutun hau idatzi nahi ez genuen hura da, baina, guztion hobe beharrez, AMURRIO KLUBeko entrenatzaile izateari uzteko garaia iritsi zaigula uste dugu.

 

Bihotzak aurrera egiteko esan arren, buruak nahikoa dugula esan digu. Atzean, 3 urte ahaztezin utziko ditugu. Cola del Galloren barran hasi genuen proiektua, preferente hartarako 6 jokalariri eutsi nahian. 4 besterik ez konbentzitzea lortu genuen. Egun hartan hasi zen dena, eta joan den larunbateko, maiatzaren 12ko,  Baskoniaren aurkakoa izan zen azken eguna. Mailaz igo garela behin ospatu dugu, eta mailari eutsi diogula bitan. Minutu bakoitza eta partida bakoitza gozatu eta sufritu dugu, eta ibilbidea zoragarria izan da, ez bakarrik lorturiko markengatik, lortzeko moduarengatik ere bai: nola eta norekin lortu ditugun.

 

Bi presidenteei gure aldeko apustua egin izana eskertu nahi diegu. Lehenari, Xabi Gaunari, eta gero Migel Angel Jauregiri, beharrezko konfiantza eta laguntza eman zizkiguna, batez ere, gauzak denok nahi genuen bezain ondo ez zebiltzanean. Gure esker ona, halaber, Pedro Astorgari, eguneroko babes horren arduradun eta proiektua hasteko gure bila etorri zenari.

 

Azkenik, garrantzitsuena, Esther, Alberto eta Madariren ahalegina eta konpromisoa eskertu nahi ditugu, baita 3 denboraldi hauetan izan dugun jokalari ororena ere. Horiek guztiek Amurrioko kuadrilla honetara batzeko apustua egin zuten, guregan konfiantza gutxik zutenean; zorionez, arrazoia kendu genien. 3 urtez jarraian AMURRIO KLUB Hirugarren Mailako talderik apalena izatea ahalbidetu duzue. Plazera izan da zuetako bakoitzarekin aritzea.

 

Amurrioko bi bazkide badoaz, klubari onena opa eginda. Adiorik ez,

 

Javi eta Asier

 

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar